?izengabeko erabiltzailearen?

Hirix-a udalarekin harremantzeko bi norabidezko kanal bat da. Pentsatua dago herritarrek aktiboki era eraikitzaile batean parte har dezaten, iradokizunak planteiatuz, aintzat hartu gabeko gorabeheren berri emanez edo arreta emanez udaletik argitaratzen diren oharrei edo jarduerei.   Era honetan, etxebarritar herritarrok gure udalerriaren egunerokoaren sentsore aktiboak bihurtzen gara, Etxebarri herri eraginkor eta hobe bat izaten lagunduz eta Etxebarriri smart city txiki baten antza emanez.   Egongo dira iradokizunak/gorabeherak beraien izapideak eta exekuzio epeak behar dituztenak. Ez da dena era azkar batean bideratzen den on-line bidezko kanal bat. Hirix-a, ez da ere foro bat non edozein gorabehera edo iradokizun gaineko iruzkin guztiek berehala egi bihurtzen diren.   Hirix-en erabiltzaileak beste guztiekin konprometituak eta zintzoak izan daitezen nahi dugu, alde batera utziz bereizkeriak adinagatik, arrazagatik, sexuagatik, erlijioagatik, nazionalitateagatik, generoagatik edo sexu-orientazioagatik eta desgaitasunen bat izateagatik. Hori dela-eta, errespetu faltak, mespretxuzko iruzkinak, irainak edo tolerantzia eza etxebarritarren eta erabiltzaileen artean betatuak izango dira, aurretik ohartaraziz.  Horregatik hau jakin nahi dugu: ?izengabeko erabiltzailearen? aukera desagertuko balitz era aktiboan eta onuragarrian Hirix-a erabiltzen jarraituko zenuke?
Encuesta Hirix App:129
Encuesta Web:23
Encuesta en papel:0
Encuesta Telefónica:0
Total:152